XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esandako esperientzian, 30 kg-ko bi pisu erori dira 2 m-ko altueratik, eta 500 g-ko masa duen uraren tenperatura 0,56ampdeg; C igo da.

a. Zenbatekoa da pisuek galdu duten energia potentziala?.

b. Eta zenbatekoa uretan egin den lana?.

c. Eta zenbatekoa urari eman zaion beroa?.

d. Eman ezazu lanaren baliokide termikoa, hau da, zenbat kaloria den joule bat.

Mermelada ontzi batean hau agertzen da: 100 gramok 260 kcal.

a. Kalkula ezazu zenbateko lana egin dezakegun 100 g mermelada horiek janez gero, aprobetxamendua %20-koa bada.

b. Zein masa igo dezakegu lurretik mahaira (80 cm) energia horrekin?.

Pilotek bote egitean ez dute behin ere lehen zuten altuera bera lortzen.

Zergatik?.

Zer bihurtu da hasierako energia?.

Irakurgaia: Beroaren hedapena eta gure bizitza

Beroa tenperatura desberdina duten gorputzen artean iragaten da, tenperatura altuena duen gorputzetik baxuena duen gorputzera, noski.

Baina nola?.

Ikus ditzagun beroaren hedatzeko modu desberdinak zenbait adibideren bidez.

Patatak egosteko eltzea sutan jartzen dugunean, nola berotzen da ura?.

Ba, hasteko, eltzea berotuko da, kondukzioz.

Metalak edo zeramika eroale onak dira, eta horregatik egiten dira eltzeak material horiek erabiliz.

Ba al dakizu etxean sukaldeko zeramikazko zoluak gelako egurrezkoak baino hotzagoa zergatik dirudien, biak tenperatura bera izanik?.

Ba zeramika eroale ona delako eta egurra oso txarra, eta gure oinak tenperatura altuagoan daudenez, beroa zolura iragaten da, baina askoz ere azkarrago zeramikazkoan.

Egurra edo plastikoak eroale txarrak direnez, beroaren isolatzaile bezala erabiltzen dira, sukaldeko tresnen girtenetan, adibidez.

Baina itzul gaitezen gure eltzera.

Berotu da.

Nola berotzen da ura, ordea?.

Hau ere kondukzioz?.

Ez.

Ura ez da eroale ona.

Baina jariakorra denez mugimenduak posibilitatzen ditu bere baitan.

Horregatik, eltzearen hondoa ukitzen ari den ura berotu, tenperatura handitu eta zabaldu egiten da, dentsitatea txikiagotuz eta gorantz abiatuz.

Honen ordez goiko ur hotza jaisten da, prozesua errepikatu eta konbekzio-korronteak sortzen direlarik.

Fluidoak bakarrik berotzen dira horrela, materialaren etengabeko mugikortasuna beharrezkoa bait da.

Konbekzioan oinarritzen da etxeetako berokuntza zentrala.

Beste adibidea hozkailuarena da.

Zergatik kokatzen da izoztailea (kongeladorea) goiko partean?.

Ba, aire beroa gora joaten delako eta han hoztu eta behera egiten duelako berriz, konbekzio-korrontea sortuz eta dena hoztuz.

Behean kokatuko bagenu, beheko partean aire hotza egongo litzateke eta beroa goikoan, dena hozteko posibilitaterik gabe.

Eta zergatik irekiak diren hozkailuak (supermerkatuetakoak), goiko partetik dira irekiak eta ez albotik?.

Pentsa ezazu zerorrek.

Bukatzeko, erradiazioa dugu.

Hori da Eguzkiak gu berotzeko erabiltzen duen modua.

Argi eta bero-izpiak igortzen dizkigu eta hauek espazio hutsa argiaren abiaduraz zeharkatuz guregana iristen dira.

Erradiazioz berotzen du tximiniko suak edo erradiadore elektrikoak.